[BIDEOA] Azken egunotako ekintza bandalikoak salatu ditu Atxondoko Udalak

A. M. 2026ko uztailaren 15a

Ezezagunek igerilekuan eta komun publikoetan kalteak eragin dituztela salatu du Atxondoko Udalak. Horrelako jarrerek herritar guztienak diren espazioei eta herritarrei eurei ere eragiten dietela gogoratu dute. Atxondoko Udalaren Whatsapp kanalean igerilekuetako kalteen berri eman dute bideo honen bidez.

"Herritarrei espazio publikoak errespetuz erabiltzeko eskatzen diegu. Horrelako jokabideek ondorioak izango dituzte eta onartezinak dira", salatu du Atxondoko Udalak. 


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!