Orain-bi konpainiak Mute antzeztuko du Apatako plazan. Mutazioari buruzko obra da konpainiarena eta hainbat erreferentziagaz helduko da gainera; Euskadiko ikuskizunik onenaren saria jaso du Leioako Umore Azokan (2022) eta Bartzelonako Circorst jaialdian (2025), eta iaz Ohorezko aipamena jaso zuen Feria Ibérica de Teatro jaialdian. "Mutazioa etengabeko zeozer da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, baita gu ere, pertsonok, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago heltzeko, gorago, zailagoa den horretara!", esan dute konpainiako kideek. Rodrigo Lacasa eta Sara Alvarez aktoreek sortu zuten konpainia, 2019an. Lan honetan, Coral Graciani arduratu da dramaturgiaz eta zuzendaritza artistikoaz.
2019an ekin zioten ibilbide artistiko profesionalari, eta Mute lanagaz kale ikuskizunen arloan izandako harreraren ondoren, aretoetarako bertsioa moldatu zuten. Zikloa Trapu zaharra konpainiaren Azkena eta bagoaz antzezlanagaz amaituko da.