1990az geroztik Atxondoko Abeltzainen Elkarteak badu ohitura bat, urtean behin, herriko abeltzainei beraien ardi eta ahuntzak Arrazolan dagoen baineran garbitzeko aukera ematen die. Ekimen honen helburua, animaliek izan ditzazketen gaixotasunak saihestea eta urteko desinfekzio kanpaina erraztea da.
Ohiturazko ekitaldi hau zapatuan egin zuten, eta 300 ardi eta ahuntz garbitu zituzten.