Igerilekuko ordutegia honako hau da: astelehenetik domekara 11:00etatik 20:00etara. Igerilekuen prezioari dagokionez, 4 urtera arteko umeek debalde izango dute sarrera, 5 urtetik 17 urtera bitartekoek 4 euro ordainduko dituzte, eta 18 urtetik gorakoek 5 euro. Horrez gain, interesatuek bonoa egiteko aukera ere izango dute.
Taberna barikutik aurrera zabalik
Bestalde, igerilekuko taberna, bihar, ekainak 19 zabalduko dute. Inaugurazio ekitalia 19:00etan izango da. Tabernako arduradunek jakitera eman dutenez, DJa, mokadua eta zozketak egongo dira.
Horrez gain, tabernako arduradunek zein udal ordezkariek ohar garrantzitsua kaleratu dute. Herritarrei gogorarazi diete igerilekua itxita dagoen bitartean, debekatuta dagoela barrura sartzea.