[EGITARAUA]: Andoni Oilokiegi, Nevadah eta DJ Bull, besteak beste, Axpeko San Juan jaietan

M.Z. 2026ko ekainaren 9a

Iazko jaietako argazki bat

Ekainaren 19tik ekainaren 24ra bitartean Axpen San Juan jaiak ospatuko dituzte. Beste urte batez, egitarau zabala antolatu dute. 

BARIKUA, EKAINAK 19

  • 17:30 Atxondoko II. Pilota goxua txapelketako finalaurrekoak
  • 19:30 Pintxo potea
  • 20:30 Txopoa jasotzea
  • 21:30 Kontzertuak: Fosil, Fito Skins, Nevadah eta DJ Bull

ZAPATUA, EKAINAK 20

  • 11:00 -14:00 Sagardo eta sagar-zuku dastaketa
  • Makailaua pil-pil erara eta patata tortilla lehiaketa
  • 14:00 Aurkezpen ordua eta Herri Bazkaria frontoian. 
  • 16:30 Bingo
  • 17:30 Mus txapelketaren hasiera
  • 18:30 Andoni Oilokiegi
  • Ondoren DJ Igor, DJ Lamikiz

DOMEKA, EKAINAK 21

  • Goizean, artisautza azoka eta nekazal produktuen azoka
  • 11:30 Meza
  • 12:30 Dantzak Andasto taldearekin
  • Ondoren, igel txapelketa
  • 13:00 Mus txapelketaren amaiera

MARTITZENA, EKAINAK 23

  • 17:00 Haurrentzako jolasak
  • 21:00 San Juan suak
  • Ondoren txokolatea

EGUAZTENA, EKAINAK 24

  • 11:30 Meza Nagusia eta ondoren luntxa jubilauentzat
  • 17:00 Briska txapelketa

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!