[EGITARAUA]: Zutik erromeria eta Marte Lasarte, besteak beste, Apatako jaietan

M.Z. 2026ko ekainaren 5a

Ekainaren 25an txopoa jarri eta pregoia irakurrita hasiera emango diote Apatako jaiei. Hala ere, aurreko domekan, ekainaren 21an, jaien baitan antolatzen duten mendi martxa egingo dute, Apatako plazatik hasita.

EKAINAK 21, DOMEKA

  • 8:30 Mendi martxa Apatako plazatik hasita. Amaieran luntxa Axpen

EKAINAK 25, EGUENA

  • 18:00 Txopo txikiaren apainketa Gaztetxean
  • 18:15 Gaztetxeko txupinazoa
  • 19:00 Txopo txiki eta handia kalejiran Irubidetik. Ondoren pregoia antzerki taldearen eskutik, taloak eta txosnaren irekiera plazan
  • 19:30 Ondoezik elektrotxaranga plazan. Ostean Igor Martinez/Lamikiz DJak
  • 01:00 Gaztetxea zabalik

EKAINAK 26, BARIKUA

  • 18:30 Aurpegi margoketa plazan. 
    Pelma&Luis herriko aurrean
  • 21:00 Herri afaria frontoian. Mantela, ogia eta kafea jai batzordeak ipiniko ditu
  • 23:00 Zutik erromeria plazan
  • 01:00 DJ Kuku plazan
  • 02:00 DJ Igor Martinez Gaztetxean
  • 06: Afterra Gaztetxean

EKAINAK 27, ZAPATUA

  • 12:00 Goitibeherak Cemosako aldatsean
  • 13:00 Igel txapelketa plazan
  • 14:30 Kuadrillen paellak plazan
  • 17:00 Kuadrillen arteko jolasak plazan
    Mus txapelketa tabernetan
  • 18:30 Joseto Ta Alayak elektrotxaranga plazatik hasita
  • 20:30 Kontzertuak Gaztetxean: Gorka Basoa eta Oier eta Aratz
  • 23:00 Kontzertuak plazan: Zilibito Records eta Marte Lasarte
  • 02:00 Gaztetxea zabalik

EKAINAK 28, DOMEKA

  • 11:00 Azoka plazan
  • 12:00 Euskal dantzak frontoian
  • 16:30 Pelota partiduak frontoian: umeen finala, Goxua 2. mailako finala, Goxua 1. mailako finala eta Afizionatuen partidua
  • 20:00 Antzerkia Barsanti konpainiaren 'Kale gorrian' ikuskizuna
  • 21:00 Kontzertuak Gaztetxean: Zartada, Eztanda eta Estutu

EKAINAK 29, ASTELEHENA

  • 12:00 Jubilatuen luntxa soziedadean
  • 18:30 Txopoa botatzea plazan. Ostean txokolatea denentzat

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!