Barikuko txapelketaren aurretik, 18:00etan, herri arteko txapelketa jokatuko da. Herri arteko txapelketa bi egongo dira: alde batetik, Porrotxok eta Arkaitzek Larrabetzuko bikotearen aurka jokatuko dute. Eta, bestetik, Anek eta Naroak jokatuko dute. Horiek ere Larrabetzuko bikote baten aurka.
Partidu horien ondoren, Pilota Goxua Txapelketako partidu bi egongo dira. Batetik, Gerrikak eta Kanok Peioren eta Unaxen aurka jokatuko dute, eta, bestetik, Pellok eta Aitorrek Julenen eta Arkaitzen kontra.
Domekan, 17:00etan hasita, beste hiru partidu egongo dira.