Jon Ander Urrestik eta Matxalen de Pedrok sorturiko komedia kritikoan gaur egungo ekonomia ereduaren miseriak azalerazten dituzte. Hiru publizista dira protagonistak, behar ez diren gauzak saltzeko gaitasuna dutenak; txakurrentzako katiuskak zein zuhaitzentzako euritakoak. Baina azken orduko eskaera batek euren agentzia hankaz gora ipiniko du.