Apatako igogailua geratuta martxoaren 26ra arte

J.D. 2026ko martxoaren 16a

Atxondoko Udalak jakinarazi duenez, Apatako igogailu publikoa geratuta egongo da martxoaren 26ra arte.

Hobekuntza lanak dira igogailua itxita izateko arrazoia. Bien bitartean, hiru sarbide alternatibo daudela gogoratu dute: ohiko sarrera, Euskalerria kaleko 3-4 zenbakitik; eskailerak erabilita Euskalerria 5-7 zenbakietatik; eta plazatik eskolara doan aldatsetik. 

Iazko azaroan, udalak igogailu publikoari tarteko solairu bat egiteko lanak abiatu zituen Euskalerria kalean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!