Bizikletak konpontzeko BiziPuntu berria du Atxondok, udaletxearen ondoan

Anboto 2026ko otsailaren 18a

Udaletxearen ondoan dago BiziPuntu berria.

BiziPuntuak oinarrizko mantentze lanak egiteko aukera eskaintzen du.

Atxondok bizikletentzako BiziPuntu bat du aste honetatik aurrera eta Aldundiak sustatutako bizikleten zerbitzugune sarearen barruan sartu da, udalak ohar batean azaldu duenez. Azpiegitura berria udaletxearen ondoan jarri da, bizikleta erabiltzaileentzat kokaleku eskuragarrian.

BiziPuntuak bizikleten oinarrizko mantentze-lanak egiteko aukera eskaintzen du, hala nola gurpilak puzteko edo doikuntza txikiak egiteko, eta, gainera, Atxondokoak bizikletak garbitzeko ur-hartune  bat ere badu. Azpiegitura berria martxan jartzeko, udalak ur eta saneamendu loturak egin ditu azpiegitura berrira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!