Atxondoko Udalak furgoneta elektrikoa erosi du

Anboto 2025eko abenduaren 12a

Eneritz Agirre alkatea eta udaleko langileak furgoneta berriaren aurrean.

Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du udalak.

Atxondoko Udalak furgoneta elektrikoa  erosi du udaleko brigadaren eguneroko lanetarako. Renault markako ibilgailua  erabat elektrikoa da, eta "energia berriztagarrien aldeko apustua sendotzen du", udalak ohar batean azaldu duenez. 

Aurreko ibilgailua  zaharkituta zegoen eta arazoak ematen zituen; horregatik udalak berria erosi du  44.000 euroko inbertsioarekin. Gastuaren zati bat EVEren (Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundea) MOVES III dirulaguntzen bidez estali du. Udaleko brigadak Artia industrialdean duen pabilioian karga-puntu bat jarri da, ibilgailu berria modu eroso eta eraginkorrean kargatu ahal izateko.

"Inbertsio honen bidez, Atxondoko Udalak bere jardunean energia berriztagarrien eta ingurumenaren aldeko apustua berresten du, emisio gutxiagoko eta jasangarriagoa den eredurantz urrats berria eginez", adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!