Asuntze mendi taldeak antolatuta, mendia protagonista izango da datozen egunetan Atxondon. Eguenean Larrako Karsta, lur azpiko paradisua izeneko proiekzioa eskainiko dute. Ondoren, gai honi buruzko hitzaldia eskainiko du Bitor Abendañok, Satorrak espeleologia taldeko kideak. Hurrengo egunean, barikuan, mendi erronkako sari banaketa izango da. Azkenik, zapaturako mendi bizikletako irteera bat antolatu dute.
AZAROAK 20, EGUENA
- 18:30 'Larrako Karsta, lur azpiko paradisua' emanaldia. Ondoren hitzaldia: Bitor Abendaño, Satorrak espeleologia taldea. Tokia: Apatako eskola zaharra.
AZAROAK 21, BARIKUA
- 18:00-20:00 Mendi erronkako sari banaketa eta proiekzioa. Tokia: Udaletxe azpiko aterpea.
- 20:00 Asanblada. Ondoren, luntxa.
AZAROAK 22, ZAPATUA
- 09:00 BTT irteera. Tokia: Apatako plaza.