Atxondoko Amillena Bentan Sukaldea kolektibizatzeko tailerrak antolatu dituzte

Anboto 2025eko azaroaren 10a

Hiru tailer daude aukeran.

Arrazolako Amillena Bentan sukaldea kolektibizatzeko tailerrak antolatu dituzte. Hiru tailer daude eta bakoitzean otordu berezi baterako plater bat prestatuko dute. Lehenengoa azaroaren 12an (17:30-20:00 artean) edo azaroaren 15ean (10:00-12:00) da eta bildotsa saltsan sukaldatuko dute.

Bigarren tailerra azaroaren 19an (17:30-20:00) edo azaroaren 22an (10:00-12:00) da eta txipiak bere tintan izango da platera. Hirugarren tailerrean shiitakez betetako pikillo piperrak kozinatuko dituzte; kasu honetan ere hitzordu bi daude aukeran: azaroaren 26an (17:30-20:00) edo azaroaren 29an (10:00-12:00).

Izen-ematea tailer bakoitza baino hiru egun lehenago egin behar da beranduenez. Honako telefonoan egin daiteke: 94 627 89 07. Bazkideentzako prezioa 35 euro da eguneko edo 100 euro hiru egunak. Ez bazkideentzako 40 euro da eguneko eta 115 euro hiru egunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!