Lan istripu bat egon da Atxondon, eta behargin bat eraman dute ospitalera

E.H. 2025eko azaroaren 7a

Istripua goizeko 07:00ak aldera gertatu da, Artia industrialdeko enpresa batean. 

ANBOTOk jakin ahal izan duenez eta Segurtasun Sailak halaxe baieztatu duenez, goiz honetan lan istripua gertatu da Artia industrialdeko enpresa batean, Atxondon. Ezbeharra 07:00ak aldera gertatu dela jakinarazi du Segurtasun Sailak, eta gaineratu du langile bat zauritu dela eta ospitalera eraman dutela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!