Nerabeekin taburik barik berba egiteko tailerra Atxondon

J.D. 2025eko azaroaren 7a

Tailerra Atxondoko liburutegian izango da.

Urtxintxa eskolak gidatuta, nerabeek hartu-emanak, autoestimua eta sexualitatea gaiak landuko dituzte zapatuan. 

Berdintasun Kontseiluak herritarrentzat urtean zehar antolatzen dituen askotariko ekintzetariko hurrengoa zapatu honetan izango da. Oraingoan 12tik 16 urtera arteko nerabeei begirako tailer bat antolatu dute, Zelan harremandu nahi dut? izenekoa. Tailerra arratsaldean izango da, 16:00etatik 18:00etara, liburutegian. Urtxintxa eskolako kideek dinamizatuko dute, euskaraz. Urtxintxa eskola aisialdi hezitzailean diharduen erakundea da, eta balioetan, hezkidetzan eta gizarte-eraldaketan oinarrituriko hezkuntza sustatzea du helburu.

Antolatzaileek honela definitu dute tailerraren helburua: "Hartu-emanak, maitasuna, ligatzea, sare sozialak, gorputzagaz zelan sentitzen garen… Kontu asko mugitzen zaigu buruan eta beti ez da erraza horiei buruz berba egitea. Tailerra elkarregaz pentsatu, partekatu eta barre egiteko espazio bat izango da", esan dute. Honako gai hauek landuko dituzte, besteak beste: tratu onak eta hartu-eman osasuntsuak, autoestima eta sexualitatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!