Goazen ETB1en emititzen den euskarazko telesaila da, musika eta abenturaz betea. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz. Iazko denboraldiko aurrestreinaldiak ikusmina eragin zuen Atxondon.
Atxondok Goazen telesail musikalaren 12. denboraldiko aurrestreinaldia hartuko du bihar, azaroak 7, 20:00etan, erabilera anitzeko gelan. Atxondoko Udalak eta UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) elkarlanean antolatu dute emanaldia.