Zelako lana du ezkontza bat prestatzeak?
Geroago eta desberdinagoak dira eta ezkontzak jai moduko bat bihurtu dira. Niretzat ezkontza bakoitzak bere xarma du. Ezkongaiekin batera, Akebasoko lantaldeak ezkontza janzten du, eta gure helburua ezkontza egunaren biharamunean jendeak 'egon naizen ezkontzarik onena izan da' esatea da. Betetzen ari garela uste dut, jendeak oso oroitzapen politak eramaten dituelako.
Zerk egiten du berezi Akebason ezkontzea?
Jatetxearen kokapenak eta esklusibotasunak esango nuke. Anboton, gure Mariren magalean, egoteak bere magia du, eta jendeak lasaitasun hori egotea igarri eta eskertzen du. Gure lantaldearen prestutasuna ere eskertzen dute; beti gaude hor laguntzeko prest, ezkongaiak zein gonbidatuak lasai asko egoten dira ezkontzaz gozatzen, eta hori garrantzitsua da. Jada 2027ko egutegia zabalik dugu eta oraintsu gugana etorritako bikote batek esan digu lasaiago daudela gurekin berba egin eta gero. Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu, hau da, ezkongaiekin elkarrekin eraikitzen dugu ezkontza bera, eta prozesuan zehar egindako lanaren ondoren lasai heltzen dira ezkontza egunera. Klasikoagoak zein proposamen desberdinagoak dituztenak, ezkontza guztiak dira exijenteak, eta bereziak.
Asko aldatu da ezkontza aurretik egiten den lanketa azken urte hauetan?
Izugarri. Menua probatzera datozenean, ezkongaien gurasoek sarri esaten dute: 'gu ezkondu ginenean, jatetxea aukeratzea zen egiteko bakarretakoa ia'. Gaur egun zeremonia bakoitzak bere dekorazioa du, eta bere lanketa. Ohikoa da, adibidez, bikoteak 'Ongi etorri' dioen ispilu bat ekartzea, eta gonbidatuek argazkiak ateratzen dituzte horrekin. Guztiz aldatu da eta lan handia dago atzean.
Geuk ere igarri dugu aldaketa hori. Hasi ginenean, ezkontzan bazkaria eman eta ez zen askoz gehiago luzatzen. Horregaitik sortu dira wedding planner figurak. Zer du Akebasok? Ezkongaiek badakitela, entzun dutelako, edo ikusi dutelako, Akebasok zerbitzu horiek eskaintzen dituela. Hain zuzen ere, horixe da gure indarguneetako bat, ezkongaiek gure esku uzten dutela lan hori. Dena dela, edozein profesionalek badaki ongi etorria izango dela gure etxera.