Cafes Baque pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur Atxondon

Anboto 2025eko urriaren 10a

Buruz buruko txapel bi erabakiko dira.

Eskualdeko hainbat herritan jokatu diren kanporaketa faseen ostean, heldu da aurtengo txapeldunak erabakitzeko unea. Gaur, 19:00etan, Etorkizuneko Cafes Baque Txapelketaren 38. aldiko final bi jokatuko dira Apatako pilotalekuan. Sarrera doakoa da.

Kadeteetan Otxoantezanak (Markina) eta Ancizarrek (Erreka) neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, gazteen mailako finala hasiko da: Rekalde (Txumuluxueta) Okiñenaren (Buruzgain) aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!