Bingo arrakastatsua Atxondon

Joseba Derteano 2025ko urr. 2a, 09:28

Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, Apatako frontoian antolaturiko bingoak bere helburu nagusia bete zuen.

Irudietan ikusten den moduan, hainbat belaunaldiren topagune bihurtu zen, eta ume, gazte eta helduek elkarregaz eman zuten arratsaldea Virginia Imaz clownak gidaturiko saioan. Ondoren, txokolatea hartu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!