Karrikaren 'Hurrengo geltokia' antzezlana ikusgai Arrazolan

J.D. 2025ko ira. 27a, 11:30

Arrazolan San Migel bezpera ospatuko dute domeka honetan.

Ospakizunen barruan, Durangoko Karrika Antzerki Taldeak Hurrengo geltokia antzezlana plazaratuko du, 19:30ean, Arrazolako frontoian. Euria egiten badu, ekimena Axpeko frontoira tokialdatuko dutela iragarri dute antolatzaileek.

Antzezlanaren ondoren, arrazolarrek afaria egingo dute Erlaunpe soziedadean. Udalak ardoa ipiniko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!