Ekimena 18:30ean hasiko da, Apatako frontoian. Hainbat belaunaldiren arteko topaketa izatea gura dute Atxondoko Kultura Mahaiko eta Anbotoko Dama Nagusien Elkarteko antolatzaileek. Horrela, gazte, heldu zein nagusiak ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.
Virginia Imaz pailazo profesionalaren umoreak gidatuko du bingoa. Imazek 40 urte baino gehiagoko ibilbidea du antzerkigintzan eta clown munduan. Amaitzeko, txokolate beroa egongo da bertaratzen direnentzat.
Iazko bingoa arrakastatsua izan zen eta belaunaldi askotako jendea batu zen pilotalekuan ekimenagaz gozatzera.