Atxondoko Kultura Mahaiak Kale Antzerkia Bultzatuz zikloaren barruan antolaturiko hirugarren eta azken emankizuna bihar izango da, irailak 5, 20:00etan, Apatan. Bertaratzen direnek Ganso&Cia konpainiaren Welcome&Sorry antzezlana ikusteko aukera izango dute. Obra honetan, teatroa maite duten antzerki-maisu bi Hamlet fideltasunez taularatzen ahaleginduko dira, kaos dibertigarri bati bidea emanez. "Obra hau klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik antzerki-lanbidea erakusten duen lana da. Keinu bidezko clown-komedia, publiko guztientzat", esan dute antolatzaileek.