[ARGAZKI GALERIA] Herri bazkaria, auzotarren antzezlana, herri kirolak, musika, dantzak eta gehiago Arrazolako jaietan

Anboto 2025ko abu. 17a, 11:16

Atzo amaitu ziren Andra Mari eta San Roke jaiak Arrazolan.

Urtero lez, askotariko ekimenekin gozatzeko aukera izan dute. Esaterako, auzoko gazteek mimoz landutako Akelarrie antzezlana estreinatu zuten barikuan eta ikusmina eragin zuen. Atzo, besteak beste, San Roke ermitaren inguruan bazkaldu zuten auzotarrek eta herri kirol erakustaldiak izan ziren. Eguna Gorka Valdesen eta Hektor Folken musikak girotu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!