[EGITARAUA]: Antzerkia, erromeria eta bazkaria Arrazolako jaietan

Anboto 2025ko abu. 1a, 13:34

Abuztuaren 14an txopoa jaso eta jai giroa izango da nagusi abuztuaren 16ra arte Arrazolan. Aurretik baina, abuztuak 9 eta abuztuak 10 ere hainbat ekintza egongo dira. 

EGITARAUA

ABUZTUAK 9, ZAPATUA

  • Goizean 'Arrazola ezagutuz' herritik ibilaldia, batez ere umeei zuzendua. Bueltan hamaiketakoa Panarrako Felisianuekin.
  • 18:00 Mus txapelketa hasi eta amaitu (12 euro bikoteko). Sariak: irabazleak, 200 euro, txapela, gazta erdi eta ardoa; 2. sailkatuak, 150 euro; 3. sailkatuak, 100 euro; 4. sailkatuak, 50 euro.
  • 18:00 Zintzilik emozioen laborategia, plazan.

ABUZTUAK 10, DOMEKA

  • 10:30 Meza.
  • 12:00 Briska txapelketaren hasiera (6 euro bikoteko). Sariak: irabazleak 100 euro, txapela, gazta erdi eta ardoa; 2. sailkatuak, 80 euro; 3. sailkatuak, 60 euro; 4. sailkatuak, 40 euro.
  • 14:30 Jubilatuen bazkaria.
  • 18:00 Briskako finalak.

ABUZTUAK 14, EGUENA (ANDRA MARI BEZPERA)

  • 20:00 Saiheski jana.
  • 21:00 Txopo handia eta txikia jasotzea.
  • 22:30 Antzerkia: Akelarrie.
  • Ondoren, erromeria Sugar taldearekin
  • Amaitzeko, berakatz sopa eta txokolatea.

ABUZTUAK 15, BARIKUA (ANDRA MARI EGUNA)

  • 11:00 Meza.
  • Ondoren, herriko dantzariak.
  • Ondoren, porra txapelketa (bakoitzak hiru txanpon ekarri). Sari berezia.
  • 18:30 Pilota partiduak.
  • Ondoren, triki-bertso-pintxo-kantu gaua Unai Iturriaga, Miren Artetxe eta Angel Mari Peñagarikanogaz.

ABUZTUAK 16, ZAPATUA (SAN ROKE EGUNA)

  • 11:00, Meza.
  • Ondoren, piper jana.
  • Egun osoan zehar, Gorka Valdes eta Hektor Folk.
  • 14:00 Bazkaria, nork bere etxetik eramandakoa.
  • 16:00 Bolo jokoa.
  • 19:00 Herri kirolak: Karmele Gisasola, Uxue Ansorregi, Julen Kañamares eta Zihara Zabala.
  • Bertan afaldu nahi duenak oilasko hanburgesak erosteko aukera izango du.
  • 22:00 Erromeria Joxpa taldearekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!