Atxondoko Etxebarri munduko bigarren jatetxerik onena izendatu dute gaur arratsaldean Turinen (Piamonte, Italia) egindako The World’s 50 Best Restaurants sari banaketan. Bittor Arginzonizen jatetxeak iazko bigarren postua errepikatu du. Berea da Europako jatetxerik onena eta sari hori jasotzera igo da, bertaratutakoen txaloen artean.
Etxebarrik urte asko daramatza onenen artean zerrenda honetan: 2020an eta 2021ean 3. postuan geratu zen; 2022an 6. postuan; 2023an 4. postuan eta 2024an 2. postuan.
Etxebarri sariketako beste atal batean ere protagonista izan da. Jatetxeko sommelierra den Mohamed Benabdallah-k munduko sommelier onenaren saria jaso du.
Gaurko galan 51tik 100era arteko zerrenda ere jakinarazi dute eta Atxondoko beste jatetxe bat dago bertan: Txispa jatetxea, 85. tokian.
Mohamed Benabdallah sari jasotzera doala, txaloen artean.