Jare Garitaonandia atxondarra irabazle booktrailer lehiaketan

Anboto 2025ko eka. 5a, 10:54

Garitaonandia Harkaitz Canoren liburu bati egindako booktrailarengaitik saritu dute Galtzagorriren lehiaketan. 

Galtzagorri elkartearen booktrailer lehiaketako Bizkaiko sari banaketa egin zuten martitzenean, eta epaimahaiaren saria Jare Garitaonandia Lekunberri atxondarrak irabazi du. Harkaitz Cano idazlearen Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez liburuari egindako booktrailerrarengaitik saritu dute atxondar gaztea. Lehiaketa Atxondon aurkeztu zutenean, Mireia Delgado izan zen dinamizatzailea, eta argazkian biak elkarregaz ageri dira, sari banaketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!