Arrazolan azoka eta Harry Bird musikariaren kontzertua izango dira domekan

Anboto 2025ko mai. 26a, 10:26

Azoka Quitapenas Colectiva DJak girotuko du.

Datorren domekan, ekainak 1, hainbat ekimen izango dira Arrazolan Amillena Bentak antolatuta. Goizean ekoizleen azoka antolatuko dute, 11:00etatik 15:00etara. Honako postu hauek egongo dira: Birak, Gorakat, Hasi ta Hazi, I.B. soaps, Ulu diseinua, Torontile, Kuttun Art, Harri koskor, Filme Tailer, Buztinola, Etxetxiki landareak eta Amillena. Quitapenas Colectiva DJren musikak girotuko du azoka 12:00etatik 14:30 ingurura.

Harry Bird bere taldearekin

Arratsaldean ere badago zerekin gozatua. Harry Bird musikariak eta bere taldeak kontzertua eskainiko dute Amillenan, 19:00etan. Bird Cambridgen jaioa eta Aman, Kairon eta Edinburgon hazia da. Bilbon da 2003tik hona. Ehunka kontzertu eman ditu bakarka, taldean nahiz kolaboratzeko plazera izan duten artista askorekin.

Kontzertuaren harira, Amillenan Burgerrak afaltzeko aukera egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!