Palumbo musikari argentinarrak kontzertua emango du Arrazolan

Joseba Derteano 2025ko mai. 23a, 10:30

Urtean zehar askotariko ekimenak antolatzen dituzte Arrazolako Amillena Bentan. Oraingoan kontzertu bat egongo da gozagai, Silvia Palumbok barikuan emango duena, 20:30ean. Musikari argentinarra bira bat egiten dabil Euskadin, eta bira horren barruan bisitatuko du Atxondo. 

Palumbok hainbat disko kaleratu du 2002tik hona. Bere azken lanak Noviembre, fuego y aire du izena; 2023an argitaratu zuen. 

Musikari legez duen ibilbideaz gainera, feminista eta LGTBI aktibista legez duen konpromisoagaitik ere nabarmentzen da. Arlo horietan egin duen ekarpena ere zabala da. Esaterako, 1990ean, Las Lunas y Las Otras taldea sortu zuen beste emakume batzuekin batera. Talde horren erreferente izan zen eta Argentinako emakume lesbianen lehenengo talde egonkorra bihurtu zen. Lesbianen lehenengo jardunaldi nazionalak ere antolatu zituen. Horrez gainera, lan handia egindakoa da danbor feministen taldeak sortzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!