Atxondoko Udalak igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa abiatu du

Anboto 2025ko mai. 9a, 10:45

Lizitazio igerilekua zabalik dagoen hileetarako da.

Atxondoko Udalak lizitaziora atera da igerilekuko tabernaren kudeaketa, ohar batean jakinarazi duenez. Lizitazioaren epea udako denboraldian igerilekua zabalik egongo den hilabeteei begirakoa da.

Proposamenak maiatzaren 20ra arte aurkeztu daitezke. Lehiaketako oinarriak eta baldintzak udaleko webguneko ‘Kontratatzailearen Profila’ izeneko atalean jaso daitezke.

Azpiegitura eraberritua

Udalak igerilekuko tabernako azpiegiturak eraberritu zituen iaz. Esaterako, sukaldeko etxetresna elektriko gehienak berriak dira, ontzi-garbigailua kasu, eta baita armairuak ere. Orain aldagela txiki bat ere badago taberna barruan. Horrez gainera, iaz tabernako hormak berriro pintatu ziren eta sabaia pladur geruza batekin babestu zen.

Igerilekuaren kudeaketa ere lehiaketara

Tabernarekin  batera, igerilekuko kudeaketa orokorra ere lehiaketara atera du aurten udalak. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 23ra artekoa da. Kasu honetan ere lehiaketako oinarri guztiak udaleko webguneko ‘Kontratatzailearen Profila’ atalean jaso daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!