Atxondoko Herri Udalekuetan izena emateko epea abian da

Anboto 2025ko mai. 5a, 16:15

Maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 1ean amaituko da, egun biak barne.

Atxondoko Udalak umeentzako udarako aisialdi programa eskainiko du aurten ere Atxondoko Herri Udalekuekin. Ludoteka ere badaraman Sportmadness enpresak kudeatuko du. Ginkanen, eskulanen eta bestelako jolasen bidez elkarbizitza lako baloreak sustatzea eta ingurunea ezagutzea dira helburuak.

Udalekuak 2-3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude; hau da, 2022 eta 2013 urteen artean jaiotakoentzat dira. Astelehenetik ostiralera, bost txanda daude aukeran: ekainaren 23tik 27ra; ekainaren 30etik uztailaren 4ra; uztailaren 7tik 11ra; uztailaren 14tik 18ra eta uztailaren 21etik 24ra. Udalekuak goizetan garatuko dira 09:30-13:30 bitartean. Ekimenak Atxondoko Herri Eskolan garatuko dira nagusiki, baina ludoteka, igerilekua nahiz herriko bestelako azpiegiturak ere erabiliko dituzte.

Izen-ematea

Izen-ematea maiatzaren 5an hasi eta ekainaren 1ean amaituko da eta asteka egiteko aukera dago. Asteko prezioa 45 euro da ume bakoitzeko. Apuntatzeko hainbat aukera daude: helbide elektronikoan izen-emate orria eskatuta (zbalino@sportmadness.club), edo internet bidez: https://forms.office.com/e/Z46bZiBqTd (edo karteleko QR kodea erabilita).

Antolatzaileek zehaztu dutenez, jarduera gauzatu ahal izateko, gutxienez 8 umez osatutako taldea sortu beharko da. Atxondo udalerrian erroldatuta dauden haurrek, herri eskolara joaten direnek edo herrian bizitza egiten dutenek lehentasuna izango dute. Plaza librerik balego, udalerrian erroldatu bako umeek ere aukera izango dute udalekuetan parte hartzeko.

Arduradunekin hartuemanetan jartzeko ondoko telefonoak erabili daitezke: 649 15 61 51 / 649 83 64 48.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!