Sorginen Lasterketako antolatzaileek nobedade baten berri eman dute euren sare sozialetan. Urriaren 5ean lehiatuko den 18. aldiak lasterketa laburrago bat ere izango du. 11,7 kilometro izango ditu, 890 metroko desnibel positiboarekin. Ibilbideko punturik garaiena Larrano (957 metro) da. Gaineratu dutenez, ibilbide laburragoa Euskal Mendi Federazioko txapelketa izango da kadete, gazte eta junior kategorietan.
(Instagram: sorginenlasterketa)