Neguko azoka eta askotariko ekimenak Gabon egunetan

Anboto 2024ko abe. 20a, 10:28

Datozen asteetan hainbat ekintza izango da Atxondon urtea merezitako moduan agurtzeko. Esaterako, gaur bertan —abenduak 20—, 11:00etatik 12:15 ingurura, Neguko Azoka egingo dute Apatako plazan, Atxondoko eskolak antolatuta. Euria bada, ekimena pilotalekura tokialdatuko dute.

Erosketak egiteko, nork bere tuperrak eta ontziak eramatea gomendatu dute. Gaur arratsaldean ere badago zegaz gozatu. 16:00etatik 18:30era haurren parkea egongo da, puzgarri, Ezyrollers zirkuitu eta jolasekin. 19:00etan dantzak izango dira, eta, ondoren, txokolatea.

Abenduaren 24an, kantuan irtengo dira. Axpeko plazan 09:00etan ipini dute hitzordua, eta Arrazolako plazan, 15:00etan. Azkenik, abenduaren 27an, Jokai egur jolasak egongo dira Apatako plazan, 11:00etatik 14:00etara. Hotz handia egiten badu, eskolan egingo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!