Karlos Aretxabaletak 'Izarrak eta Haitzak' liburua aurkeztuko du Amillenan

Anboto 2024ko abe. 5a, 10:00

Karlos Aretxabaleta (geuria.eus)

Amillenak eta Asuntze Mendi Taldeak Izarrak eta Haitzak liburuaren aurkezpena antolatu dute gaurko —abenduak 5—. 19:00etan izango da, Arrazolako Amillenan.

Karlos Aretxabaleta liburuaren idazlea bertan izango da eta liburuaren gaineko azalpenak emango ditu. Aurkezpenak beste gonbidatu bat ere izango du gutxienez: Ruben Saenz eskalatzailea.

Izarrak eta haitzak liburuak mendiaren alderik gizatiarrena erakusten du, kirol lorpenetatik edo balentria pertsonaletatik urrunduz. Bere pertsonaien ahotsen bitartez, egileak bere emozioak, beldurrak, ametsak, grinak, eta gatazkak transmititzen ditu. Liburuari bizia ematen dioten pertsonaien artean, Edurne Pasaban, Alex Txikon, Itziar Zabala, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Oihana Azkorbebeitia, Imanol Amundarain, Irati Anda eta Pou anaiak daude, besteak beste. Hainbat narrazio estiloren bitartez, mendiari, gazteriari eta bizitzari buruzko esperientziak, pasadizoak, gogoetak eta sentimenduak aurkitu daitezke liburuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!