Liztor asiarra, erleak eta eztia berbagai Atxondoko jardunaldian

Anboto 2024ko aza. 20a, 10:54

Urkiola Landa Garapenerako elkarteak eta Atxondoko Erlete Eztiola Elkarteak jardunaldi bat antolatu dute azaroaren 26ko martitzenean, 18:00etan, elkarteak Axpen duen instalazioan.

Jardunaldi horretan liztor asiarra proiektuan parte hartu dutenekin informazioa partekatuko dute. Horrez gainera honako gai hauek jorratuko dituzte: liztor asiarraren aurka aurten egindako kanpainaren emaitzak, aurtengo uztaren datuak eta Erlete Eztiola elkartearen azpiegituretan egindako hobekuntzak. Saioa amaitzeko, proiektu hau gauzatzea posible egiten duen lan hitzarmena sinatuko da Urkiola Landa Garapenaren eta Erlete Eztiola elkartearen artean. Azkenik, boluntariotza sareak proiektuan egindako lana eskertzeko, elkarteko erlezainen ezti laginak banatuko dira.

Jardunaldian parte hartzeko izen-ematea landagarapena@landagarapena.eus helbide elektronikoan eta 94 620 36 11 telefonoan egin daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!