Emanaldiaren ondoren, solasaldi bat izango da filmeko arte zuzendaria den Izaskun Urkijogaz (Gasteiz, 1978). Besteak beste, pelikulako alderdi estetikoaren eta bisualaren gainean berba egingo dute.
Urkijok esperientzia zabala du arte zuzendaritzan. Bizkarsoro filmearen aurretik, Errementari, Nora eta Ane pelikuletako erabaki artistikoetako arduraduna izan zen, eta 20.000 especies de abejas eta Sobre todo de noche pelikuletan ere lan egin du.