Atxondoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aurkezpen hitzaldia egingo du eguaztenean

Anboto 2024ko aza. 4a, 10:00

Aurkezpena 18:30ean hasiko da eskolako erabilera anitzeko gelan. 

Atxondoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria (HAPO) landu du eta bere hasierako onarpenerako proposamena herritarrei aurkeztuko die. HAPOaren aurkezpen hitzaldia eguazten honetan, 18:30ean, izango da, eskolako erabilera anitzeko gelan.

HAPOa herriaren garapenerako lantresna garrantzitsua den heinean, herritarrak prozesuko parte aktibo izatea gura du udalak. Ildo horretatik, udal arduradunek aurkezpen hitzaldian parte-hartzera deitu dituzte herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!