Atxondoko San Roken, hesi berria

Joseba Derteano 2024ko urr. 31a, 08:53

Atxondoko Udalak zurezko baranda bat ipini du Arrazolako San Roke auzoan, ermita ondotik bidegorrira doan eskaileraren ondoan.

Eskailera tamaina desberdineko harriz osatuta dago, eta berau erabiltzen duten oinezkoen segurtasuna handitzea da helburua, udal arduradunen esanetan. Aste hasieran ipini dute baranda berria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!