Atxondoko Udalak herri batzarrera deitu du martitzenerako

Anboto 2024ko urr. 24a, 12:42

Batzarra Apatako eskolako erabilera anitzeko gelan egingo dute.

Gai bi jorratuko dituzte: Markoidako proiektua eta AHTko arduradunekin izandako hartu-emana. 

Atxondoko Udalak herri batzarrera deitu ditu herritarrak, urriaren 29rako. 19:00etan izango da, Apatako eskolako erabilera anitzeko gelan. Bertan, gai garrantzitsu bi jorratuko dituzte: Markoidako proiektua eta AHTko arduradunekin izandako hartu-emana.

Udalak gai bien inguruko informazio osatua eta gaurkotua eskaini gura die atxondarrei, gero euren ikuspuntua zein den jakiteko, udaletik jakinarazi dutenez. Batetik, Markoidako proiektuari buruz arituko dira. Auzo inguruko lurzati batean industrialde bat egitea aurreikusita dago. "Udaleko ardura hartu zuenetik hona, gobernu talde honek herriaren eta herritarren onerako hobekuntzak lortzeko lan egin du", azaldu dute. Bestetik, AHTa egiteko ardura duen Adif enpresagaz izandako hartu-emanen berri emango dute.​

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!