Onditz Iturbek eta Iñigo Alzolak irabazi dute Anboto Kilometro Bertikala

Anboto 2024ko urr. 5a, 19:04

Oihana Azkorbebeitiak eta Aitor Ajuriak bigarren egin dute. 

Gaur eguerdian Anboto Kilometro Bertikala jokatu da Arrazolan. Eta beste behin, faboritoek ez dute hutsik egin. Emakumezkoetan Onditz Iturbe izan da nagusi 49:06ko denboragaz. Bigarren Oihana Azkorbebeitia abadiñarra sailkatu da eta hirugarren Veronica Sanchez. 

 

Mutiletan iazko irabazlea Iñigo Alzola izan da nagusi. Arrasatekoak 40:26ko denbora egin du. Bigarren Aitor Ajuria sailkatu da eta hirugarren Guillermo Ramos. 

 

Atxondoko onenak Egoitz Axpe eta Eider Berrioategortua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!