Atxondoko Udalak auzo batzarra egingo du Axpen martitzen honetan

Anboto 2024ko ira. 23a, 11:22

Axpeko plazaren ondoan dagoen udaletxe zaharrean izango da batzarra.

Batzarra udaletxe zaharrean izango da eta 19:00etan hasiko da. 

Bihar, asteartea, Atxondoko Udalak auzo batzarra egingo du Axpen. Batzarra udaletxe zaharrean izango da, 19:00etan.

Batzarrean jorratuko dituzten gaien artean honakoak daude: pilotalekua, argiztapena, auzo bideak, energia berriztarrien proiektua eta iazko auzo bileran landutako gaien gaur eguneko egoera eta balorazioa. Herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute. Udaletik jakinarazi dutenez, galdera zehatzen bat duenak udaletxera deituta jakinarazi dezake, horrela udal arduradunek informazio osatuagoa prestatzeko aukera izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!