Aitor Ajuria eta June Villarroel garaile Sorginen Lasterketan

Anboto 2024ko ira. 14a, 12:21

Paul Ormaetxea, Aitor Ajuria eta Andergerrikaetxebarria.

Gizonezkoetan, Aitor Ajuria otxandiarrak irabazi du Sorginen Lasterketa; emakumezkoetan, ostera, June Villarroel izan da txapelduna. Biak zeuden faboritoen artean.

Aitor Ajuria Sorginen Lasterketa irabazteko faboritoetako bat zen, eta hala izan da azkenean. 2:00:40 denboragaz helmuga zeharkatzen lehena izan da. Bere ostean iritsi dira Ander Gerrikaetxebarria (2:04:36) zornotzarra eta Paul Ormaetxea (2:06:11). Emakumezkoetan, 2:35:21 behar izan ditu helmugara iristeko June Villarroel elorriarrak; haren ostean heldu dira Itsasne Urkiaga (2:43:41) zornotzarra eta Ainara Arkarazo (2:53:03) abadiñarra.

(Ainara Arkarazo, June Villarroel eta Itsasne Urkiaga)

Beteranoetan, Asser Alonso (2:21:00) durangarra eta Ainhoa Egiguren (3:11:29) gipuzkoarra izan dira bizkorrenak. Helmuga zeharkatu duten lehen atxondarrak Oihan Arzua (2:49:18) eta Eider Berrioategortua (3:13:14) izan dira. Sorginen Lasterketa Urkiola Trail Kopa berriko lehen proba izan da, baita ere.

Sorginen Lasterketak hamazazpi urte bete ditu 2024an. Beste urte batez, lasterketa ANBOTOk eskaini du streaming bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!