Amillenak eta Atxondoko Kultura Mahaiak antolatu dute ekimena, eta Arrazolako San Migel parrokiako elizpean izango da, 19:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurretik ez da sarrerarik hartu beharko. Baina ikuskizuna amaiturikoan txapela pasatuko dutela gaineratu dute.