Doako clown ikastaroan parte hartzeko aukera, Atxondon

Joseba Derteano 2024ko abu. 29a, 11:30

Clown munduan esperientzia zabala duen Cecilia Paganini aktoreak Barregarria izatearen plazera izeneko clown ikastaro trinkoa emango du Atxondon, irailean. Klaseak sei egunetan izango dira: irailaren 16tik 18ra eta 23tik 25era. Ordutegia honako hau da: 18:00etatik 20:30era.

Atxondoko Kultur Mahaitik antolaturiko ikastaroa doakoa da. Izen ematea irailaren 12ra arte egin daiteke, modu bitara: liburutegia@atxondo.eus helbide elektronikoan eta 697 196 748 telefonoan. Atxondarrek lehentasuna izango dute.

"Ikastaro honegaz clowna, umorea eta antzerkiko teknikak sakontzeko aukera paregabea dago. Lotsa jolasen, umorearen, lelokerien, trakestasunaren eta emozioen bitartez eraldatzeko aukera eskainiko du Cecilia Paganinik", esan dute antolatzaileek ikastaroari buruz. 

Cecilia Paganini Ganso&Cia antzerki konpainiako kidea da eta clown ikastaro bat baino gehiago eman du konpainiak Izurtzan duen Korrala Sormen Gunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!