Zubeldia, Aranguren, Ortiz eta Marquet Euskadiko txapeldun, Atxondoko Emakumeen Sarian

Anboto 2024ko abuztuaren 18a

Goiz honetan Atxondoko Emakumeen Saria jokatu da. Txirrindulariek euriari aurre eginda egin dituzte Miotako eta Axpeko itzuliak. 

Irabazleak eta txapeldunak honako hauek izan dira:

  • Kadeteen kategorian Silvia Simonek irabazi du 50 kilometroko lasterketa (01:16:06 denboragaz) baina Euskadiko txapelduna Ane Zubeldia izan da. (01:16:14)
  • Junior mailan, Irati Arangurenek jantzi du Euskadiko txapela. (02:06:36 marka 75 kilometroko ibilbidean)
  • 23 urtetik beherakoen kategorian Almudena Morales izan da garailea (02:06:36) Euskadiko txapelduna, ordea, Ziortza Ortiz izan da. (02:06:36)
  • Elite mailan Lucia Gonzalez izan da lasterketako garailea (02:06:36) eta Olatz Marquet izan da Euskadiko txapeldun. (02:06:36)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!