[EGITARAUA]: Atxondoko Santixa auzoko jaiak

Anboto 2024ko uztailaren 16a

Uztailaren 25etik 28ra jaiak ospatuko dituzte Atxondoko Santixa auzoan. Paella eta patatak zuritzeko lehiaketa eta umeentzako jolasak egingo dituzte, besteak beste.

EGITARAUA

Uztailak 25, Santixau eguna

  • 11:30 Meza nagusia. Ondoren Andasto dantza taldearen ekitaldia.
  • Dantzarien ostean, Txopo txiki apainketa eta saiheski pintxoak salgai, Gernikako piperrekin.
  • 17:00 Briska txapelketaren hasiera
  • 17:30 Umeen jolasak

Uztailak 26, barikua

  • 19:00 Txapelketa berezia: Patatak hobeto nork zuritu! (Jai batzordekoek, patatak eta zuritzeko tresnak banatuko dituzte. Epaimahaiak erabakiko du irabazlea nor den) Saria: bi pertsonentzako saria Etxoste jatetxean.
  • Zuritu ondoren patata tortilla egin beharko da. Jai batzordeak arrautzak banatuko ditu. Parte hartzaileek sua eta tortilla egiteko behar direnb tresnak ekarri beharko dituzte. Tortilla onenari sari berezia emango zaio.
  • Gertatutako tortillekin afari musikatua

Uztailak 27, zapatua

  • Eguerdian, paella txapelketa (oilaskoz egindakoa). Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak eraman beharko ditu. Paellak aurkezteko ordua: 14:00
  • 13:00 Igel txapelketa
  • Herri bazkaria. Parte hartzaileek, euren lagun taldearekin, bertan bazkaldu ahal izango dute. Jai batzordeak ogia, postrea eta kafea jarriko ditu.
  • Bazkalondoan, bingoa.
  • 19:00 Mus txapelketaren hasiera

Uztailak 28, domeka

  • 11:30 Meza nagusia
  • Eguerdian, Porra txapelketa
  • 13:00 Mus eta briska txapelketaren amaiera
  • 14:30 Jaiei amaiera emateko, otzara eder baten zozketa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!