Atxondo Udalbiltzan sartu da, beste bost herrigaz batera

Joseba Derteano 2024ko eka. 16a, 09:00

Iturmendin egindako batzarrean hartu zuten erabakia.

Udalbiltzak, Euskal Herriko udal eta hautetsiak batzen dituen erakunde publikoak, ezohiko Kontseilu Nagusia izan zuen joan zen barikuan, Iturmendin. Bertan, Atxondo Udalbiltzan sartzea onartu zuten, aho batez, beste bost herrigaz batera: Azpeitia, Bergara, Iturmendi, Lekeitio eta Lesaka. Horren ondoren, Atxondon udalbatzarra egin zuten atzo, eguena, eta, besteak beste, Udalbiltzara begirako ordezkariak aukeratu zituzten. 

Udalbiltzatik jakinarazi dutenez, hamahiru dira dagoeneko 2024an Partzuergora sartu diren kide berriak. Izan ere, urtarrileko Kontseilu Nagusian beste zazpi herri gehitu ziren Udalbiltzara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!