Atxondoko Etxebarri jatetxea bigarren geratu da munduko 50 jatetxerik onenen zerrendan

Anboto 2024ko eka. 6a, 10:57

Iazko laugarren postutik bigarrenera igo da Axpeko erretegia.

Erresuma Batuko Restaurant aldizkariak munduko 50 jatetxe onenen zerrenda egiten du urtero. Zerrenda horretan bigarren geratu da Bittor Arguinzonizen Etxebarri jatetxea, iaz baino postu bi gorago. Bart egin zuten sari banaketa gala, Las Vegasen (AEB).

"Helmuga magikoa duen jatetxe honek, mendiz eta berdetasun oparoz inguratutako Euskal Herri baketsu batean aurkitzen denak, mundu osotik bidaiatzen duten janari zaleak ditu Victor Arguinzonizek sortutako plater apartak dastatzeko", azpimarratu dute Etxebarriri buruz. Ingurua ez ezik, jatekoa ere goraipatu dute. "Zapore naturalekin, osagaiei lehentasuna ematen die".

2009tik hona behin bakarrik geratu da zerrendatik kanpora.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!