Atxondoko Udalak berriro atera du lizitaziora igerilekuko taberna

Anboto 2024ko eka. 5a, 11:00

Igerilekuko tabernako irudia.

Ekainaren 13ra artekoa da eskaerak aurkezteko epea.

Atxondoko Udalak berriro atera du lehiaketara igerilekuko tabernaren kudeaketa. Lizitazioaren epea udako denboraldian igerilekua zabalik egongo den hilabeteei begirakoa da: ekainaren 21etik irailaren 1era.

Proposamenak ekainaren 13ra arte aurkeztu daitezke. Lehiaketako oinarriak eta baldintzak udaleko webguneko (www.atxondo.eus) ‘Kontratatzailearen Profila’ saileko ‘fitxategiak’ atalean jaso daitezke. Eskariak telematikoki aurkeztu behar dira. Eskaeren gaineko informazioa baldintza-orriko ‘Kontratuaren Lizitazioa’ atalean dator jasota.

Edozein zalantza argitzeko udaletxera deitu daiteke: 94 682 10 09.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!