Berdintasun kontseilu herritarra sortzeko saioa Atxondon, martitzenean

Anboto 2024ko eka. 3a, 09:00

Atxondon, Berdintasun kontseilu herritarra sortzeko lehenengo bilera egingo dute bihar. Ekitaldia eskolako eraikin zaharrean da, 18:00etatik 20:00etara.

Deialdia herriko emakume guztientzat dago zabalik. Saioan berdintasunaren arloan eginda dagoen diagnostikoa azaldu eta denen artean osatuko dute, dinamika batzuen laguntzagaz. Kontseilu herritarraren helburuak ere azalduko dituzte. Ondoren, irailerako beste deialdi bat egitea da helburua, 2025era begirako plangintza baten lanketa egiteko eta ondoren udalean aurkezteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!