Atxondoko Udalak igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa abiatu du

Anboto 2024ko mai. 22a, 10:00

Lizitazioa igerilekua zabalik dagoen hilabeteetarako izango da.

Atxondoko Udala obra txikiak burutzen ari da igerilekuko tabernan eta bien bitartean lizitaziora atera du bertako kudeaketa. Lizitazioaren epea udako denboraldian igerilekua zabalik egongo den hilabeteei begirakoa da.

Proposamenak maiatzaren 31ra arte aurkeztu daitezke. Lehiaketako oinarriak eta baldintzak udaleko webguneko (www.atxondo.eus) ‘Kontratatzailearen Profila’ izeneko atalean jaso daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!